Udal zerbitzuetako hezitzaileen topaketa, emankorra
Zerbitzuen arteko harremanetan sakondu eta ikasturte honetan elkarrekin landuko dituzten helburu eta erronkak zehaztu dituzte topaketa honetan.
Hil hasieran, Eskubidean planaren barruan, haur eta nerabeei zuzendutako udal zerbitzuetako hezitzaileak elkartu ziren Pasai Donibanen. Zerbitzuen arteko harremanetan sakondu eta ikasturte honetan elkarrekin landuko dituzten helburu eta erronkak zehaztu zituzten topaketa honetan. Udaleko iturrien arabera, topaketa “Pasaia hezitzailea eraikitzeko eta haur eta nerabeen eskubideak bermatzeko herriko eragileen arteko elkarlan eta konpromisoaren adibide bat gehiago” izan zen.
Jarraian, topaketa honetan jasotako argazki batzuk: