'Amazonia gara', arratsaldean
Giza Eskubideen Jardunaldien 10.edizioaren baitan antolatu dute antzerkia. Lekuona Fabrikan izango da.
Gaur arratsaldea, 17:30tik aurrera, Amazonia gara antzerkia egingo dute Lekuona Fabrikan.
Giza Eskubideen Jardunaldien 10.edizioa da aurtengoa, eta egitarauaren baitan antolatu dute emanaldia. “Euskal Herriko Iratitik Ameriketako Amazoniara… Porrotxek eta Marimototsek, urtxintxen antzera, zuhaitzez zuhaitz egingo duten bidaia kontatu eta kantatuko digute”.
Errenteriako Udalarekin batera, Katxiporreta eta Alboan Fundazioak parte hartuko dute
