ArkaHitzak bertso saioa, ostiralean
Xenpelar Bertso Eskolak proposamen gautiarra proposatu du berriz ere asteburua hasteko, Arkaitza tabernan, lau bertsolarirekin.
Ikasturteko bigarren ArkaHitzak bertso saioa jasoko du ostiralean (hilaren 13an) Gamon Zumardiko Arkaitza tabernak. Xenpelar Bertso Eskolak berriz ere proposamen gautiarra egin die herriko bertsozaleei, 23:00etan hasiko baita emanaldia. Lau bertsolari eta gai jartzaile bat, gaualdiaren buru.
Eki Mateorena Zozaia, June Aiestaran Iparragirre, Emaitz Murua Arzallus eta Kattalin Arabolaza Palomo izango dira bertsotan. Haiei gaiak ematen, berriz, Antton Kazabon Amigorena. Bertsolari gazteak eta giro ona Errenteria-Oreretan Gipuzkoako Bertsolari txapelketako finalaren bezperan.
