Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Kalitateari eta gertutasunari zabaldutako leihoa

Errenteriarrentzat ez ezik, inguruko herritarrentzat ere erreferentziazkoa da Errenteriako Merkatua. Kalitatea, gertutasuna eta prezio lehiakorrak ditu berme.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/12/13

Gertuko tratua, kalitate gorena, eta prezio lehiakorrak. Hiru ezaugarri horiek aipatu ditu Maixabel Alfonso EMKT Errenteriako Merkatua Elkarteko idazkariak azokaz hitz egiteko. Une honetan, hamahiru postu dira Errenteriako merkatuan; arrandegiak, harategiak, fruta dendak, bakailao denda, eta zabaldu berri duten prestatutako janariena. Azken hori, eta aldi berean azokara sartzeko egin duten beste sarbidea zabaldu izanak bizitza ekarri diola azokari azaldu du Alfonsok: «Itxita eta nahikoa egoera zabarrean ziren bi postu ordezkatu ditu saltoki berriak, eta harekin batera, sarbide berria ere egin diote merkatuari. Iaz beste sarrera bat zabaldu zen, baserritarrek orain duten espazioaren ondoan. Aldaketa garrantzitsua izan zen hori, baserritarrak eta postuak batera egoteak erosleei produktu guztiak batera aurkitzeko aukera ematen diolako; onuragarria da hori herritarrentzat, baita sailtzaileontzat ere».

Arrainketaria da Alfonso, eta saltokia du merkatu horretan. Postu guzti-guztietan kalitatezko produktuak eta harreman gertu-gertukoa bermatuta dagoela erantsi du.

Salmenten kopuruak gora egin ote duen ezin duela baieztatu esan du Alfonsok, «baina gaur-gaurkoz jende gehiago pasatzen dela merkatutik, hori ukaezina da». Hala ere, tokiko saltoki txikietan bezala, merkatuko postuetan ere «borroka betean» ari direla aitortu du arrain saltzaileak: «Modernizazioa dugu helburu, bidea hori dela argi dugu, baina betiere, azokaren esentzia galdu gabe. Merkatua dena izaten jarraitzea nahi dugu eskaintzen denari begira,  bezeroei begira, baita tratuari begira ere. Baina berrituta. Ez dugu turistei begirako zer edo zer izatea nahi, gure azokaren esentzia bermatzen jarraitu nahi dugu. Hiri handitan turistak merkatuetara joaten dira eta postu asko haiei begira jartzen dituzte». Argi du Errenteriako Merkatua Elkarteak ez duela hori nahi, «jendea erosketa gurdiarekin etortzea nahi dugu guk, azokara erosketa egitera etortzea».

Erreferentea Oarsoaldean
Errenteriako azoka erreferente bat izan da historikoki. Ez bakarrik udalerriko biztanleentzat, baita Oarsoaldeko gainontzeko herrietakoentzat ere; Donostiako jendea ere etortzen omen da. «Batez ere harategietara etortzen da jendea, baita arrandegietara ere, Donostiarekin alderatuta bertan prezioak oso lehiakorrak direlako». Argi du Alfonsok nabari-nabaria dela eskualde buru dela Errenteria, eta beste hiru herrietako jende ugari datorrela azokara erosketa egitera, «kalitatea prezio ezin hobean aurkitzen dutelako bertan».

Azokari kostata eusten ari zaizkiola aitortu du, baina, EMKT elkarteko kideak: «Erosketa ohiturak aldatu egin dira. Jendeari gero eta gehiago kostatzen zaio erosketa egin eta kozinatzea, eta prestatuen aldeko hautua egiten dute errazagoa delako, ez duelako denbora bera eskatzen». Horrenbestez, eguneroko borrokan ari direla esan du, erosketa eta kozinatzea gal ez daitezen, «finean osasuna da, osasuna ahotik sartzen da». 

Supermerkatu handiak ere arerio zuzenak dira merkatari txikientzat zein azokako postu jabeentzat, eta horren aurrean hainbat tresna jarri dituzte erosleen eskura: «Whatsapp bidez egin dezakete eskaera. Gainera, postu batzuk banaketa zerbitzua ere eskaintzen diegu norbanakoei eta enpresei. Entrega lekua gertu bada, goizean zehar eramaten dugu erosketa oinez. Autoa behar badugu, orduan behin postua itxita egiten dugu banaketa».

Astelehenetik larunbatera zabalik
Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara izaten da zabalik azoka, arrandegi postuak izan ezik; goizez baino ez dituzte zabaltzen horiek, asteartetik ostegunera, eta ostiraletan, berriz, goiz eta arratsaldez. Harategi batzuk ere ixten dituzte arratsaldean.

Larunbatetan, berriz, goizez ematen du zerbitzua bakarrik: 08:30etik 14:00etara dago zabalik.

Azokan, herritarrek lehengai eta arreta zoragarria aurkituko dutela esan du Alfonsok, gertutasunarekin batera; prezioak, gainera, oso lehiakorrak direla jarri du nabarmen. Gaur egungo eskaintza osatu egingo dutela epe laburrean jakinarazi du: «Okindegi bat zabalduko dute orain hutsik dagoen postu batean». Horrek ere merkatuari bizitza emango dion zalantzarik ez du, askotariko produktuak eskaintzearekin batera.

Instituzioak eta horien laguntzak aipagai izan ditu, bestalde, merkatariak. Jaso, jasotzen dituztela esan du. Hala ere, merkatua bizirik mantentzeko eskaera zuzena egin die: «Ez daitezela gurekin ahantzi, finean, honek, azokak eta hemen egiten den lan handiak, ekarpena egiten diolako herri osoari. Aberatsagoa egiten du zentzu guztietan. Laguntzak izan badaude, manten ditzatela. Ez ahaztea gurekin, izan daitezela adi, eta jarrai dezatela saltoki txikien gaineko kontzientziazio kanpainak egiten azokaren arnasa mantentzeko».

Errenkoalde, merkatarientzat zutabe
Errenkoalde elkarteari begira ere jarri da, egiten duen lanarengatik esker ona azaltzeko. «Ezinbesteko zutabe da merkatariontzat. Informazioa ematen digu etengabe, hartu-eman handia dago, babes handia, ezinbestekoa. Oso garrantzitsuak dira, gainera, antolatzen dituen kanpainak tokiko saltokien gaineko sentsibilizazioa landu eta herritarrak erakartzeko».

Azokak herriari zer ematen dion galdetuta, ez du zalantzarik EMKTko idazkariak: «Bizitza ematen dio udalerriari, sekulakoa gainera. Baina hortik harago ere badoa, merkatua herritarren arteko sozializaziorako espazioa eta aukera ere badelako».

Herritarrei egin die eskaera: «Azokara gerturatu, eta orain Gabonak datozela egin ditzatela bertan erosketak: produktu freskoa eta tratu paregabea jasoko dituzte bertan. Bazkari eta afariak gure produktuekin eginda garaile aterako dira, ziur».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.