Urteko balantzea egiteaz gain, aurreratu dute denboraldi berria aurkezteko 'Oiartzun Irratia GaLa' egingo dutela urtarrilaren 24ean.
Kaleratzeak ekidin eta %100eko lan kontratuak eskatzeko elkarretaratzea egin dute Sanmarkoseneko langileek. 22. greba eguna dute.
Errenteriarrentzat ez ezik, inguruko herritarrentzat ere erreferentziazkoa da Errenteriako Merkatua. Kalitatea, gertutasuna eta prezio lehiakorrak ditu berme.
2024a bukatzear dagoen honetan, urtearen balorazio baikorra egin du Mari Carmen Mogilnicki Laurak Bateko presidenteak. Ondu dituzten iniziatiba berriak aurkeztu ditu eta etorkizuneko erronken inguruan mintzatu da.
Albaola Itsas Kultur Faktoriak Turismo arloko Euskadi Saria jaso du, "Helmuga Arduratsu eta Jasangarria" sailean
Astebete lehenago hasiko dira Eguberriak Pasaian. Larunbatean San Pedron eta Antxon izango da festa; igandean, berriz, Donibane eta Trintxerpen.
Astelehenean Pasaian kontzertua eskainiko dute bi abesbatzek, eta asteartean, berriz, Donostian.
Bihar Antxo eta San Pedron izango da Eguberriei hasiera emateko festa, eta etzi, berriz, Donibane eta Trintxerpen.
Joxe Austin Arrietaren 'Abuztuaren 15eko bazkalondoa' eleberria landuko du Oiartzungo irakurketa taldeak hilaren 17ko saioan.
Alaia Martin Etxebestek, Iraitz Mateo Gogorzak eta Karmene Mitxelena Etxebeste Martzelina Bertsozale Elkarteko kideek zuzendu dute lana.
Idoia Hernandez 'Hatxe' eta Errenteriako Herri Arte Eskolako orkestrak 'Panpin Orkestra' diskoa aurkeztu dute. Lekuona Fabrikan grabatutako hiru abestik osatzen dute diskoa.
Broadway-eko hainbat musikaletako kantuez osatutako ikuskizuna Lekuona Fabrikan izango da. Zariako kideek bi emanaldi eskainiko dituzte: 17:00etan eta 19:00etan. Sarrerek 6 euroko prezioa dute.
Pasaiako Itsas Eskolak goi-mailako zikloa euskaraz eskainiko du, esparru horretan Euskal Herrian euskaraz eskaintzen den lehena