Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

"Gure arbasoek transmititutako filosofiari" eutsiko dio aurtengo San Tomas egunak

Astebete barru lepo beteta egongo den Zumardian aurkeztu dute aurtengo egun handia. Egitarau oparo eta luzea prestatu dute.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta
2024/12/14

Herritar asko eta askok hasi dute atzera kontaketa jada. Astebete barru falta den honetan, aurtengo Neguko Solstizioa- San Tomas Batzordeak hilaren 21eko festa aurkeztu du gaur Zumardian egindako agerraldian. Datorren larunbatean “orain hamarkada ugari sortu zen azturari eutsiko” diotela aurreratu dute, eta “baserri azoka hura euskal baserri kulturaren jai eguna” bihurtuko dutela”. “Eta beti presente izango ditugu gure arbasoek transmititu izan diguten filosofia: maizter ziren baserritar haiek baliatzen zuten abenduaren 21a errenta ordaintzeko, elkartzeko, negurako prestatzeko baliabideak biltzeko, batzeko, dantza egiteko, burkidearekin egoteko…”, esan du Idoia Arbelaitzek.

Bada, datorren larunbaterako egitarau oparo eta zabala prestatu dutela aurreratu dute, herriko hainbat eragile eta norbanakok elkarlanean osatutakoa. Urtero bezala, “gosea asetzeko eta eztarria goxatzeko” postuek eta baserritar zein artisauen azokek ez dute hutsik egingo, ezta egunaren erregina izango den Mai zerramak ere. Eta, noski, erdiguneko plaza eta txokoak alaitzeko bertsolariak, txistulariak, txarangak, muxikoak eta beste hainbat ariko dira.

Herrigintzan sinistuta daudela esan du Arbelaitzek, eta “koordinazioa, elkarlana eta talde lanean aritzeak batzen gaituela, beste behin ere”. Bide batez, errespetua eskatu die herritarrei, “norbanakoarekikoa, animaliekikoa, parez parekoarekikoa”. Arduraz jokatzeko ere eskatu dute antolatzaileek.

Iazko eguraldi kaskarrari aurre egin eta aurtengoa “arrakastatsua” izatea nahi dute Xenpelar AEK euskaltegikoek. Datorren larunbatean gozatzera deitu dituzte herritarrak, hamaika aitzakia izango baitira: “maite dugunekin elkartzeko, kalean gozatzeko, txistorra jateko, taloak dastatzeko, barazkiak erosteko, mihura hartzeko etxea atontzeko, bertsoak entzuteko, muxikoak dantzatzeko, etxean gordeta dauden edalontzi birziklagarriak berreskuratzeko, herri kiroletakoak animatzeko, trikitilariak kaleetan barna jarraitzeko, pregoia barneratzeko…”.

Egun osoan zehar Mai zerramaren pisua asmatzeko aukera ere izango dute herritar guztiek.

Omenaldi “sentikorra”
Aurten ere, urtero ohiturekin jarraituz, “omenalditxo xume baina sentikor” bat egin nahi izan diote “urteetan bidelagun izan dugun Mairi”, eta horregatik darama aurtengo San Tomas eguneko protagonistak Mai izena, haren omenez. “Ondo merezitako omenaldia, guztioi ematen dizkigun animo horiengatik guztiengatik, gure kezkak argitzeagatik, gure ezinegonak jasateagatik, bere irribarrea eta eraginkortasunagatik, zarena zarelako izateagatik, Mai”, esan du Arbelaitzek.

Armairuan gordetako baserritar jantziekin kalera ateratzeko deia egin dute, eta bide batez, edalontzi berrerabilgarriekin jaistera.

Antolatzaileek ez dute inolako eraso sexistarik onartuko. Horrelakorik jazoz gero,besoan zapi morea eramango duten kideengana jotzeko deia egin dute.

“Izan arduratsu eta gozatu, maite dugunarekin eta lagunekin elkartu, txistorra jan, taloak irentsi, barazkiak erosi, mihura hartu, bertsoak entzun… Elkar zaindu eta elkar errespetatu, pertsonak, ingurunea eta izadia. Besterik gabe, gure proposamenak aintzat hartuko dituzuelakoan, jaso ezazue gure agurrik beroena eta heldu zuek ere konpromisoei, elkarlanari”, hitz hauekin bukatu dute gaurko agerraldia.

Egitaraua

11:00: Azoka irekiko dute eta pregoia egingo da.
11:30: Udal txistulariak herriko kaleetan barrena ibiliko dira.
12:00: Txapel jaurtiketa egingo dute Agirre Lehendakariaren plazan.
12:30: Bertso saioa egingo dute Foru Plazan.
14:00: Trikitilariak herriko kaleetan zehar ibiliko dira.
16:00: Kontzertua Bidenabar taldearen eskutik Foru plazan.
17:00: Udal txistulari taldea eta Herri Arte Eskolako kideen dantzaldia Xabier Olaskoaga plazan.
17:00: Herri kirolak Agirre Lehendakariaren plazan.
17:30: Bingo musikatua Foru plazan.
18:00: Amulletako danborra herriko kaleetan barrena ibiliko da.
18:30: Jauziak Zumardian.
19:30: Bixkor txaranga herriko kaleetan zehar ibiliko da.
21:00: Sari banaketa egingo dute Zumardiko kioskoan.
22:30: Emaion erromeria Zumardiko kioskoan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.