Antzerkizale Elkartearen eskutik, 104 haurra antzezlana Landetxen
Yarleku konpainiaren '104 haurra' antzezlana egingo dute Landetxen hilaren 27an, 18:00etan. Sarrerak eros daitezke dagoeneko.
Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak antolatuta, 104. haurra antzezlana ikusgai izango da Landetxen, hilaren 27an, 18:00etan.
Hau da Yarleku konpainiaren antzezlanaren sinopsia: 104. haurra umezurztegi batean dago adoptatua izateko irrikaz. Egoera berean dauden beste neska batzuk bezala, arropa egiten ematen ditu egunak. Egun batean, beste neska bat iritsiko da eta badirudi ez datorrela bat 104 haurrak lanagatik duen ilusioarekin. Hala ere, adopzio-familia batek aukeratua izan nahi duenak gogor egin beharko du lan eta dena primeran egin. Haietako bakoitzak aurkituko al du maite dituen familia bat?
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza: Jokin Oregi
- Antzezleak: Eva Azpilikueta, Laura Villanueva
- Eszenografia: David Lainez
- Musika: Adrián García de los Ojos
- Argiztapena: David Lainez
- Jantziak: Aiora Ganuza – Hari&Ari
- Yarleku Teatro – El Punto Gunea
Antolatzaileek ohartarazi dutenez, bost urtetik gorako haurrentzat da antzezlana.
Sarrerak hemen eros daitezke, eta teaserra, berriz, hemen dago ikusgai.