Asfaltatze lanengatik, oinezko eta txirrindularien pasabidea itxiko dute
Lezo eta Donibane lotuko dituen bide berrirako asfaltatze lanak egingo dituzte gaurtik asteazkenera bitarte.
Lezo eta Pasai Donibane lotuko dituen bide berria eraikitzen ari dira egun. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jasangarritasun Departamentuak jakinarazi du asfaltatze lanak hasi berri dituztela eremu horretan, eta eragina izango duela horrek herritarrengan. Hain zuzen, gaurtik (hilak 16) asteazkenera (hilak 18) bitarte ariko dira zeregin horretan, eta ondorioz, oinezkoentzako eta bizikletentzako pasabidea itxiko dute, “aldi baterako”.
Eragozpenak barkatzeko mezua bidali die aldundiak Lezo zein Donibaneko bizilagunei.