D.E.B.A. fanzinearen lehenengo zenbakia argitaratu dute
Dagoenari Egokitu ala Borrokara Atxikitu fanzinearen lehen alea argitaratu dute. Bigarrena udaberrian kaleratuko dutela aurreratu dute.
Herriko iritzi ezberdinak jaso eta Oiartzunen eraikitzen diren hainbat alternatiben ahotsa izateko sortu zuten D.E.B.A –Dagoenari Egokitu ala Borrokara Atxikitu–. Txerri Egunean banatu zuten lehen zenbakia.
Honakoa da lehen zenbakiaren aurkibidea:
- Globalean pentsatu (lokalean ekin). Europa, AEBren morroi.
- Herritik Herrira. Chiapas, babesa areagotzeko beharretan.
- Alternatiben Oi(h)artzuna. Burujabetz(et)aruntz, eraldaketa helburu.
- Gutunak. Singularitate Bakoiztasuna (Berezitasuna?) ordezkaezintasun gisa.
- Lasai, nik kontatukoizut. “Ehun urteko gerra Palestinaren aurka” liburuaren aurkezpena.
- Palestinari Oi(h)artzuna. Genozidioari STOP.
- Gure ohiturak deseraikitzen. Sozialismoaren hastapena: eboluzioarekin dugun konpromisoa.
Inork D.E.B.A. Fanzinean parte hartu nahi badu, helbide honetara idatzi behar du.
Hemen irakur daiteke lehen zenbakia.
Aurreratu dutenez, bigarren zenbakia udaberrian argitaratuko dute.