Egunean 0,73 kilogramo hondakin jaso ditu Seabin Pasaiak abenduan
Itsas zakarrontziaren abenduko datuak bildu ditu Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak. Gehienak mikroplastikoak izan dira.
Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak itsas hondakinen bilketarekin tinko jarraitzen du, besteak beste, Seabin Pasaia itsas zakarrontziaren bidez. Azken astean abenduko balorazioa egiteko tartea atera dute Mater-eko kideek. Egunean 0.73 kilogramo hondakin jaso ditu bataz beste itsas zakarrontziak, hori ondorioztatu dute. Guztira, 5.115 kilogramo jaso dituzte joan den abenduaren 1etik, eta orotara, 1412 item jaso dira. Ohi bezala, mikroplastikoak eta plastiko txikiak jaso dira batez ere.
Aurki urteko memoria aterako du Mater-ek, horren berri izan bezain laster jakinaraziko du HITZAk.
Hurrengo urtean ere itsas hondakinen ikerketa jarraitua egiten segituko du Mater-ek.