'Goiko gela' gospel taldeak kontzertua emango du hilaren 29an
'Goiko gela' taldearen Gospel emanaldia hilaren 29an izango da, 19:00etan, Landetxen. Euskaraz eta ingelesez abesten dute.
2020. urtean jaio zen Goiko Gela taldea. Santi Romano, Olatz Otxoa, Karlos Etxaniz eta Jon Imanol Etxabe abeslariek osatzen dute taldea. Iñaki Miguel da zuzendaria eta baita pianoa ere.
Talde honek Gospela egiten du, bai euskaraz eta bai ingelesez ere, southern gospel estiloan. Kanta propioak eta moldaketak egiten dituzte euskaraz, eta ingelesez ere abesten dituzten kantu originalak.