'Ludwig eta errinozeroa' liburua argitaratu du 1545 argitaletxeak
Irakurleak filosofatzera gonbidatu nahi dituzte galdera honen bidez: "Posible al da zinez zerbait hemen ez dagoela frogatzea?".
Oiartzungo 1545 argitaletxeak liburu berri bat argitaratu du: Ludwig eta errinozeroa. Album ilustratua Wittgnestein filosofoaren ideia edo elkarrizketa batean dago oinarrituta, eta haurrak, gazteak zein helduak filosofatzera gonbidatu nahi ditu galdera honen bidez: “Posible al da zinez zerbait hemen ez dagoela frogatzea? Zer uste duzu?”.
“1545 argitaletxean literatura eta pentsamendua uztartu nahi ditugu, liburuak eragiteko erabili nahi ditugu, eta liburua aproposa iruditzen zaigu Haur Filosofiaz hitz egiteko”. Donostiako liburutegi nagusian aurkeztuko dute liburua bihar goizean, eta aurreko ideiari tiraka, Beñat Sarasola liburuaren itzultzailea eta Eva Domingo Haur Filosofian adituak hartuko dute parte hitzaldian. Liburuaren idazlea Golden Cosmos da; ilustratzailea, aldiz, Noemi Schneider dira.
Ludwigek dio errinozero bat dagoela gelan. Aitak gelako bazter guztiak miatu ditu, baina ez du aurkitu errinozeroa. Ludwigek, ordea, erakusten dio aitari zerbait hortxe egon daitekeela nahiz eta ikusi ez. Lo aurreko ipuin filosofiko bat da hau.
