San Tomas eguneko festak, barrutiz barruti
Larunbatean San Pedron eta Antxon izan ziren San Tomas egunari lotutako azokak eta ekitaldiak; atzo, berriz, Donibane eta Trintxerperen txanda izan zen.
Asteburu honetan txistor usaina eta festa nagusi izan dira Pasaian. Larunbatean sanpedrotarrek eta antxotarrek, eta atzo sanjuandarrek eta trintxerpetarrek, San Tomas eguneko ospakizunekin gozatu zuten. Azokak, kantaldiak, dantzaldiak, bazkariak… Denetik izan da lau barrutietan. Beste urte batez Eguberriei aurre hartu diote pasaitarrek, ospakizunen zurrunbiloan sartu dira jada.
Lau barrutietako herritarrek argazkiak bidali dizkiote HITZAri, eta hedabideak honako galeria osatu du jasotako guztiekin: