Urteko azken dantzaldia, muxikoen eskutik
Hilaren 28an urteko azken dantzaldia egingo dute Santiago Plazan, eguerdian.
Hilaren 28an (larunbata da), aurten azkenekoz, muxikoek dantzan jarriko dute Pasai Donibaneko Santiago plaza. Urteko azken hitzordua jarri dute ordurako, 12:00etan hasiko dira herritarrak dantzan. Lau barrutietako pasaitar guztiak gonbidatu dituzte haiekin dantzatzera.
