'Zai, Zoi, Ele! Elurra', Sara Zozaya eta Castillo Suarezekin
Hilaren 28an izango da 'Zai, Zoi, Ele!'-ren hurrengo geldialdia. Landetxen izango da saioa, 19:00etan. Sarrerak eros daitezke dagoeneko.
Zai, zoi, ele! emanaldia literatura eta musika uztartzea helburu duen iniziatiba bat da. Kantagiltzak eta 1545 Argitaletxeak indarrak batu zituzten 2022 urtean egitasmo honi hasiera emateko.
Urtea amaitzeko, ‘Zai, Zoi, Ele!’-ren bigarren edizioa izango da Landetxe Kultur Aretoan. Oraingoan Sara Zozaya eta Castillo Suarezen txanda izango da Elurra izeneko saioarekin.
Sara Zozaya Donostiako abeslari, sortzaile eta instrumentista gaztea da. Zeresan handia sortzen ari da, hein handi batean bere profil bereziagatik. Industrian oso aktiboa den emakume da. Mugarik gabeko jakinmin musikala du eta edonoren arimara iristeko gaitasuna dauka bere sorkuntza intimoei esker. Gaur egungo estiloen eta tokiko soinuen nahasketak, bere proposamena altxor preziatu batean bilakatzen du, beti ere ikutu nostalgiko bat duela.
Castillo Suarez Altsasuko idazle bat da. Euskal Filologian lizentziaduna da eta ogibidez toki-administrazioko euskara teknikaria. Horretaz gain, poema liburuak eta haurrendako liburuak idazten ditu.
Sarrerak hemen eros daitezke.