'American Beauty', gaur arratsaldean
Ozzinemak 'American Beauty' filmaren proiekzioa antolatu du gaur arratsalderako.
American Beauty filma ikusteko aukera eskainiko du gaur, hilaren 17an, Ozzinemak Niessen Zinemetan, arratsaldeko 19:00etan.
Lester Burnhamen krisialdia jorratzen du filmak, bere biziaz “nekatuta” bere alabaren “lagun erakargarria” ezagutzen duen arte.
Sarrerak Lekuona Fabrika, Aldakonea, Niessen Zinema edo interneten bidez lor daitezke.
