'Desira agerian' tailerra, partaideak ahalduntzeko
Hilaren 19an Badalaben 'Desira agerian: presentzia deserosoak, bizitza gozagarriak' egingo dute, arratsaldeko 18:30ean.
“Parte hartzaileek ahalduntze prozesuan zehar beren indarrarekin eta gaitasunekin konektatzeko” asmoz, Desira agerian: presentzia deserosoak, bizitza gozagarriak tailerra antolatu dute etzi, hilaren, 19an, Badalabeko Joxepa Antoni Aranbarri Anitzenean, arratsaldeko 18:30ean.
“Barne espazioa eta espazio kolektiboa sortu nahi da, bai zaurgarritasunerako eta baita borrokarako ere, egungo, iraganeko eta etorkizuneko komunitate baten parte izatearen sentsazioa sortuz.”
