Gabonetako apaingarriak sortzeko tailerra
Gabonetako apaingarri mugikorrak egiteko tailerra antolatu dute hilaren 19rako. 7 urtetik 12 urte artekoei bideratua dago.
Eguberri garaian sartzen ari garelarik, Errenteria ere prestatzen ari da. Horretarako, Gabonetako apaingarri mugikorrak sortzeko tailerra antolatu dute ostegunerako, hilaren 19rako.
“Sormena eta jaietako dekorazioa material jasangarriekin sustatzen dituen jarduera da”, eta 7 urtetik 12 urte arteko haurrei bideratua dago. Bi ordu iraungo ditu Marte Marek dinamizatuko duen tailerrak.
