Katapulta eta 'Ongi etorri koroia' tailerra, hilaren 26an
Hilaren 26rako katapulta eta 'Ongi etorri koroia' tailerrak antolatu dituzte Lekuona Fabrikan. 9 eta 12 urte artekoei bideratua dago lehena; bigarrena, aldiz, familiei bideratua
Hilaren 26an 9 eta 12 urte arteko haurrek katapultak egiten ikasteko tailerra jasoko dute. Piezak lixatu eta margotuko dituzte, eta ondotik jostailua muntatuko dute.
Ordu eta erdi iraungo dute tailerrak, eta Kroma artisau elkarteak emango du.
11:00etatik 12:30ra Lekuona Fabrikan jarri dute hitzordua.
Arratsaldean, ordea, ‘Ongi etorri koroia’ tailerra izango dute 17:00tan Lekuona Fabrikan. “Kontsumo arduratsua eta birziklapenarekin lotutako eskulan saioak” egingo dituzte, Gabonetako apaingarriak etxeko materialarekin egiten ikasteko. Eskulanez gain, jolasak ere egongo dira: ahozko ideiak, liburuak, etab…