Antton Telleriaren 'Ninini', Txerrimuñon
Piztu Lezok pintxopoteen saio berria antolatu du ostiralerako (hilaren 20rako). Antton Telleriaren bakarrizketak girotuko du gaualdia.
Txerrimuñoko pintxopoteen beste saio bat antolatu du Piztu Lezok ostiralerako (hilaren 20rako). Oraingoan, jatekoen eta tragosken alboan Antton Telleria izango da, Ninini bakarrizketa eskainiko baitie bertaratzen direnei. 22:00etan hasiko da umore gaualdia, doako sarrerarekin.
