Galdutakoak Udaltzaingoan utz daitezke
Lezoko Udaltzaingoan herritarrek kalean jasotzen dituzten gaiak jaso eta sailkatzen ditu, haien jabeak horien bila joan daitezen.
Lezoko Udalak, Udaltzaingoaren bitartez, herritarrek kalean aurkitzen dituzten objektuak jaso, eta sailkatzen ditu. Horrela, horien jabeak gai horien bila joateko aukera dute. Herritarrek horiek ikus ditzaten atal berezia du udalak haren webgunean. Hala, kalean jasotako horiek udaltzainen bulegoan utz daitezke, 06:00etatik 22:00etara.