Larunbatean, urteko azken kantu jira
12:30ean aterako dira Aiton Bordatik euskal kantuen zaleak. Herriari bira eman ondoren, Gurutze Santuaren plazan bukatuko dute kalebuelta.
Hilaren 21ean, San Tomas Egunean, egingo dute urteko azken kantu jira Lezon. 12:30ean aterako dira euskal abestiekin herria girotzera kale-koruko kideak. Beti bezala, jarduera irekia da, edonork parte har dezake. Abestiak aldez aurretik nahi dituenak hasi aurretik eska ditzake.
Aiton Bordatik hasi, eta Kaialden nahiz Kale Nagusian geldialdiak egingo dituzte. Gurutze Santuaren plazan bukatuko dute kalebueltarekin. Honako kantak abestuko dituzte: Euskara plazara, Eki eder, Oi Ama Eskual Herri, Greziako itsasontzia, Agure zaharra, Atarratzeko gazteluko kantua, Lili bat ikusi dut, Amaren besoetan, Gabon ta Eguberri Aleluia, Kaxka zuri, Bake mina eta Pello Joxepe.