'Kelonia era itsasoa', ostiralean Gezalan
Gorakada antzerki taldearen emanaldia 17:15ean hasiko da. "Istorio xamur eta dibertigarria" dela adierazi dute egileek.
Haurrentzako antzerkia Gezala Auditoriumean ostiralean (hilaren 20an). Gorakada konpainiak proposamen “xume eta dibertigarria” eramango du herriko antzokira, bi antzezleren lanarekin. 17:15ean hasiko da saioa. Sarreren prezioa 3 eurokoa da.
