Mozketak Lezo eta Donibane arteko bidean
Bihar arte oinezkoen eta bizikleten pasabidea itxiko dute, asteazkenera arte.
Lezo eta Pasai Donibane lotuko dituen bide berria eraikitzen ari dira egun. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jasangarritasun Departamentuak jakinarazi du asfaltatze lanak hasi berri dituztela eremu horretan, eta eragina izango duela horrek herritarrengan. Hain zuzen, gaurtik (hilak 16) asteazkenera (hilak 18) bitarte ariko dira zeregin horretan, eta ondorioz, oinezkoentzako eta bizikletentzako pasabidea itxiko dute, “aldi baterako”.
Eragozpenak barkatzeko mezua bidali die aldundiak Lezo zein Donibaneko bizilagunei.