San Pedroko elizak 250 urte
Urteurren biribila behar bezala ospatzeko Musika Abesbatza Astearen 39. ekitaldiari emango diote hasiera ostiralean.
San Pedroko elizak 250 urte beteko ditu aurten, eta urteurren biribil hori probestuz, San Pedroko Musika Abesbatza Aste berezia antolatu dute, 39. ekitaldia izango da aurtengoa. Ostiral honetan (hilak 20) hasiko dute kontzertu sorta, Easo Gregoriano Kapera eta Easo Gazte abesbatzen emanaldiekin. 20:00etan hasiko da ostiralekoa, eta ez da sarrerarik ordaindu beharko.
Astelehenean (hilak 23) izango dute pasaitarren hurrengo hitzordua: Goratzar abesbatza ariko da elizan, ordu berean. Astea biribildu eta bukatzeko, hilaren 30ean (astelehena da ere) Elena Martinez de Murgia, Luken Mungira eta Sergio Bermudezen txanda helduko da. Lekua eta ordutegia, berbera.