Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Asteklimako ekimen hoberenaren saria, Ekiherrirentzat

Euskadiko Klima eta Energia Astea izan zen urriaren 18tik 27ra. Ekiherri Energia Komunitateak 125kWp-ko instalazio fotovoltaikoari buruzko hitzaldia antolatu zuen.

Oier Iriarte Arrondo
Errenteria-Orereta
2024/12/18

“Euskal gizartea trantsizio energetiko eta klimatikoaren inguruan kontzientziatu eta mobilizatzeko” asmoz, urriaren 18tik 27ra Euskadiko Klima eta Energiaren Astea izan zen, eta bertan parte hartu du Errenteriak. Izan ere, herriko eragileekin elkarlanean egitarau zabaleko energiaren astea antolatu zuen, zinema, antzerki, erakusketa eta hitzaldiekin.

Ekiherri Tokiko Energia Komunitatearen lehen proiektua aurkezteko baliatu zuten energiaren astea, Egiluze ikastetxean egindako hitzaldian 125 kWp-ko instalazio fotovoltaikoari buruzko hitzaldia antolatu baitzuten.

Irabazi asmorik gabeko kooperatiba da Ekiherri, “egungo eredu energetikoa eraldatu nahi duten herritarrek sortua, Energia Berriztagarrien proiektuak garatzeko gaitasuna duena, tokian-tokian, herritarren parte hartzearen bidez. Gaur egun 124 bazkide baino gehiago ditu kooperatibak”.

Hitzaldiari esker, aurkeztutako 114 proiektuen artean, 20.000 biztanle baino gehiagoko udalerriko ekimen hoberenaren saria jaso du Errenteriak, 3.000 euroko saria eskuratuz. “Jasangarritasunaren, klimaren eta energia-trantsizioaren arloko adituek” osatu dute epaimahaia, eta “oso modu positiboan baloratu ditu aurkeztutako ekimenaren kalitatea eta inpaktua”. Klima aldaketari aurre egin eta energia-trantsizioaren sustapenaren aldeko lanagatik nabarmendu da Ekiherri proposamen guztien artean.

Gainera, jasotako proposamenen maila handia nabarmendu nahi izan du epaimahaiak, eta “berrikuntza, konpromisoa eta eraginkortasuna azpimarratu ditu”.

Lankidetza publiko-komunitarioa funtsezkotzat du Errenteriako Udalak “trantsizio energetikoaren erronkari aurre egiteko”. Horregatik, energia astearen baitan antolatutako hitzaldiaz gain, Udalak 110.000 euroko ekarpena egin dio Ekiherriri kooperatiba sortzeko eta “lehen instalazio fotovoltaiko hori egiteko”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.