'Ohikune' antzezlana aurkeztuko dute Oiartzungo Gazte Sortzaileek
OrGaSmok 'Ohikune' antzezlana egingo du Landetxen, hilaren 26an. 19:04n izango da saioa, eta sarrerak aurrez hartu behar dira.
Oiartzungo Gazte Sortzaileek Ohikune antzezlanaren aurkezpena egingo dute hilaren 26an –osteguna–, 19:04an, Landetxen.
Ohikune. Leinu bat. Pausaleku bat. Neguaren hasiera. Hotzaren erdian oasi txiki bat. Neguak denbora izozten duela dirudien espazio batean, lurraren energia bizirik mantentzeko erritua. Gizakiaren eta ziklo naturalen arteko loturak zaindu eta tradizioek bizirauteko bide gisa ez ezik, egokitzeko eta berritzeko dugun gaitasunaren emanaldi elementala.
Karen Muñoz eta Izaro Telletxea dira zuzendariak, eta Malen Etxebeste ekoizlea. Soinu eta argiztapenaz Luix Mitxelena arduratu da, eta eszenografiaz, aldiz, Naroa Zabaleta.
Talde artistikoa Ekain Susperregi, Oihan Aristizabal, Olarri, Amaia Belaunzaran, Auritz Jauregi, Xabi Belaunzaran, Izaro Retegi, Maddi Elizetxea, Daniel Picazo, Ibai Zarketa, Gotzon Retegi eta Eneko Arozenak osatzen dute.
Sarrerak aurrez eskuratu behar dira, hemen.