Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKultura

Pasaiako ludoteka eta gaztelekuak, jardunaldi berezi baten agertoki

Atzo Trintxerpe-San Pedroko ludoteka eta gaztelekuak topaketa berezi baten agertoki izan ziren. Euskal Herriko Unibertsitateak eta Bordeaux-Montaigne Unibertsitateak antolatutako mugaz gaindiko topaketa pedagogikoa egin zuten.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/12/18

Atzo Trintxerpe-San Pedroko ludoteka eta gaztelekuak topaketa berezi baten agertoki izan ziren. Euskal Herriko Unibertsitateak eta Bordeaux-Montaigne Unibertsitateak antolatutako mugaz gaindiko topaketa pedagogiko bat egin zuten. Ikasleek eta irakasleak izan ziren atzoko topaketaren protagonista nagusiak. Ludotekan eta gaztelekuan izan ziren, Aintzane Taberna alkateordearekin eta Julen Rodriguez  zinegotziarekin batera.

“Erreferentziazko unibertsitateetako ikasleak Pasaiara erakartzeak aintzatesten du haur eta gazteentzako politika publikoen arloan egiten ari garen lana”, esan zuen atzoko bisitan Tabernak. “Halako bisitak benetan baliagarriak dira esperientziak, ereduak eta egiteko moduak elkartrukatzeko. Jardunaldi honen bidez, udal-baliabideak inklusiorako eta garapen komunitariorako guneak sortzera bideratzearen garrantzia azpimarratu nahi izan dugu”, erantsi zuen.

Topaketa honetan, eremuak bisitatzeaz eta nola funtzionatzen duten ikusteaz gainera, bi eremuek komunitatearen beharrei nola erantzuten dieten ikusi zuten bertatik bertara. Pasaian egindako lana ikasleentzat eta irakasleentzat “inspirazio iturri” izan dela diote udaleko iturriek, eta bereziki baloratu dutela udalak inklusioarekin eta jokoa oinarrizko eskubide gisa bermatzearekin duen konpromisoa.

Bide beretik jo du Rodriguezek: “Egin dizkiguten galderen artean, nabarmentzekoa da zenbateko garrantzia eman dioten haur eta nerabeek aisiarako duten eskubidea bermatzearren Udaletik egiten dugun lanean. Izan ere, ahalegintzen gara zerbitzu hauen unibertsaltasuna bermatzen, egoera zaurgarrietan dauden familiei euren beharretara egokitutako soluzioak emanez. Haur eta gazte guztien oinarrizko eskubideak baitira gure politiken oinarrian daudenak”.

Bisita hau Bordeleko unibertsitateak bultzatutako gizarte eta hezkuntza proiektu zabalago baten barruan kokatzen da. Honako ardatzak ditu proiektu horrek: iraunkortasuna, jolasa eta tokiko garapena. Bisita honetan ikasleek jokoak lurralde garapenarekin duen harremanaz hausnartu dute, baita ere arrakala sozialak arintzeko espazio publikoetarako sarbide unibertsala bermatzeak duen garrantziaz.

Udalak “oso positibotzat” jo du topaketa, eta “jardunaldi pedagogiko hau urtero errepikatzeko” asmoa agertu du erakundeak, “hezkuntza komunitateen arteko trukerako eta ikaskuntzarako gune gisa sendotuz”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.