Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pasaian ere, Eguberriak ate joka

Hilaren 26, 27 eta 28a haurrenak izango dira. Antxon, Donibanen eta San Pedron Gabonetako Haur Jaiak ospatuko dituzte, eta Trintxerpen, berriz, Gabonaldia egingo dute.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/12/18

Eguberriak ate joka diren honetan, Pasaiako Udalak aurtengo oporraldiko egitaraua aurkeztu du. Lau barrutietako haurrei begirako egitarau oparo eta zabala prestatu dute herriko eragileekin elkarlanean. Antxon, Donibanen eta San Pedron Haur Jaiak egingo dituzte, eta Trintxerpen, berriz, Gabonaldia.

Julen Rodriguez Haur, Nerabe eta Gazteen saileko zinegotziak aipatu du Eguberria “garai berezia” dela haurrentzako, eta “horiei ahalik eta etekin handiena atera diezaioten egitasmo bereziak” antolatu dituztela. Batetik, Gabonetako Haur Jaiaren 31. ekitaldia antolatu dute, hilaren 26tik 28ra Antxon, Donibanen eta San Pedron ospatuko dena. Bestetik. Trintxerpeko haurrek Gabonaldiarekin gozatuko dute, Ekaitza Aisialdi Taldeari esker, hilaren 26tik 28ra bitarte. Hilaren 26, 27 eta 28a, beraz, haurrenak izango dira. 

Haur Jaia
Donibaneko Gabonetako Haur Jaiari dagokionez, hiru egunekoa izango da. Hauetan jolasak, tailerrak eta txokolate jana izango dira, besteak beste, ludotekan eta Juanba Berastegi aretoan. Asier Kidam magoa eta Potxin eta Patxin pailazoak ere bertan izango dira.

San Pedrokoa ere hiru egunez luzatuko dute. Ohiko jolas eta tailerrez gain, Kiki, Koko eta Moko pailazoen ikuskizuna edo Txoborro magoaren emanaldi nabarmendu daitezke.

Antxokoa ere bide beretik joango da. Jolas, tailer eta emanaldiez gain, Magic Clowns magoa eta Kuko, Truko eta Bolenwaider pailazoek emanaldia eskainiko diete barrutiko txikienei.

Gabonaldia
Trintxerpeko Gabonaldia ere hiru egunekoa izango da. Gabonetako Haur Jaiaren antzeko bidetik joko du festa honek ere, eta besteak beste, Elvi Sabelhiztunaren eta Zirika Zirkusen emanaldiak izango dira.

Bi festetako, hau da, Gabonaldirako zein Gabonetako Haur Jaiko, jarduera guztiak 16:00etatik 19:00etara izango dira, 4 urtetik gorako haurrei begirakoak. Ekitaldi guztiak doakoak izango direla jakinarazi du udalak.

Egitarau osoa, hemen kontsulta daiteke

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.