'Puf' liburuaren aurkezpena eta ardo dastaketa, bihar, Laboren
Bardea Etxaldeko hiru ardo ekologiko berretiketatu dituzte, eta liburuko ilustrazioak gehitu dizkiete. Horiek izango dira dastaketako ardoak.
Irudia: 1545 argitaletxea. Puf liburua Alaia Martinek idatzi, Udane Ansak ilustratu eta 1545 argitaletxeak kaleratu du. Bihar, hilak 19 –osteguna– liburuaren aurkezpena eta ardo dastaketa egingo dituzte Laboren, 18:00etan. Bardea Etxaldeko hiru ardo ekologiko berretiketatu dituzte, eta liburuko ilustrazioak gehitu dizkiete; horiek izango dira biharko dastaketako protagonistak.
Horretaz gain, Eguberriak heltzear diren honetan, zenbait pak osatu dituzte liburu eta ardoekin:
- Puf liburua: 20 euro.
- Nentorren ardoa: 19 euro.
- Nabil ardoa: 15 euro.
- Noa ardoa: 13 euro.
- Nentorren + Puf: 35 euro.
- Nabil + Puf: 32 euro.
- Noa + Puf: 30 euro.
- Ardo pak-a: 40 euro.
- Ardo pak-a + Puf: 55 euro.
