Ekintza eta ekitaldiz jositako Eguberriak Donibanen
Donibaneko Jai Batzordeak Eguberrietarako egitarau zabal eta oparoa prestatu du, datorren urtarrilaren 12ra bitarte.
Donibaneko Jai Batzordeak, urtero bezala, Eguberrietarako egitarau zabal eta oparoa prestatu du. Kantaldiak, emanaldiak, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, kabalgata… Bihartik urtarrilaren 12ra bitarte denetik izango da barrutian. Honakoa da barrutiko bizilagunek elkarlanean antolatu duten egitaraua:
- Hilak 20 (ostirala):
- 9:30: Pasaia Lezo Lizeoko 5. eta 6. mailako ikasleak lizeotik Meipi eta plazara joango dira kantuan.
- 10:30: 3. eta 4. mailako ikasleak kalejira joango dira plazaxra gabon kantak kantatuz.
- 11:00: Gabon kanten emanaldia plazan.
- Hilak 22 (igandea):
- 12:30: Bermut session Peppermint Sextet Jazz Bandarekin Kultur Aretoak.
- Hilak 24 (asteartea):
- 11:00: Baserriz baserri ibiliko dira kantuan.
- 18:00: Olentzero eta Mari Domingi Meipitik ibiliko dira.
- Hilak 25 (asteazkena):
- 13:00: Enkartelada herriko plazan, Ez gaude denok lemapean.
- Hilak 28 (larunbata):
- 20:30: Tuk taldearen kontzertua Kultur Aterpean.
- Hilak 31 (asteartea):
- 17:30: Korua, Ez gaude denok lemapean, Meipin.
- Urtarrilak 5 (igandea):
- 18:00: Errege kabalgata Meipitik.
- Urtarrilak 12 (igandea):
- 11:00: XIV. Mitxintxolako Mendi Lasterketa herriko plazatik abiatuta.