Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
AisiaEuskara

Olentzero eta Mari Domingi gonbidatu ditu Lau Haizetarak

Hilaren 23an, 23.edizioz Olentzero eta Mari Domingiren etorrera antolatu du Lau Haizetara euskaltzaleen topaguneak. Eguberri ospakizunen bidez haurrei euskara transmititzea bermatu nahi dute.

Oier Iriarte Arrondo
Errenteria-Orereta
2024/12/19

Hilaren 23rako gonbidatu ditu Lau Haizetara euskaltzaleen topaguneak Olentzero eta Mari Domingi Errenteriara. 17:00etan Maddalen ermitara iritsiko dira, eta arte eskola eta bertso eskolako ikasleek harrera egingo diete. Ondoren, “herritik zehar ibiliko dira, joaldunez, trikitilariez, txistulariez eta bestelako lagunez lagunduta”. Herriko plazara iritsiko dira 18:30 aldera, eta bertso eta dantzaz alaituta “hasiko da gutun ematea”. Gaztainerrea prestatuko dute AEKko kideek, eta “eskutitza Olentzero eta Mari Domingiri eman eta gero gaztainak dastatzeko aukera izango dute bertatik pasatzen diren haurrek”.

Badira 23 urte Olentzero eta Mari Domingiren etorrera antolatzen hasi zirela, eta hainbat aldaketa ezagutu dituzte ibilbidean zehar. Hasieran Olentzero soilik etortzen baldin bazen ere, bada hamarkada bat Mari Domingik ere parte-hartzen duela. Gainera, hasieran “haur gutxi batzuk” batzuk bakarrik hurbiltzen ziren, baina, urteak igaro ahala “indarra hartu zuen egunak” eta “ehun gutunetatik milaka jasotzera heldu zen Olentzero”.

Aurtengo edizioan ere izango dira berrikuntza batzuk. Komitibak aldaketa batzuk izan ditu, “belaunaldi-errelebo naturala jazo” baita eta hilaren 23an bertan nabarituko da aldaketa, “urte luzez gurdi gainean herrira jaitsi diren horiek gaztetu egingo” baitira.

Euskararen aldeko lanketan ere urrats berria egingo dute aurten. Izan ere, azken urteetan “ahalegin berezia” egin dute “hainbat pegatina eta kanpaina zabalduz” eta “egurrezko kartel motibagarriak eta bestelako ekintzak sortuz”. Aurten, furgoneta esaldi nagusi batekin apainduko dute: Oparirik politena, erabiltzen duzun euskara!

Hala ere, kezka adierazi dute antolatzaileek  “jaiotze-tasaren jaitsiera nabarmenagatik”. Hamar urtetan 0 eta 8 urte arteko umeak 4.000 izatetik 1.500 izatera pasa dira, eta “ezustekoa” jaso dute Olentzero eta Mari Domingik.

“Inozentziak, ilusioak, maitasuna, pozak, urduritasunak, berotasuna, kezkak, miresmena, nahiak, ametsak… ikus daitezke Olentzero eta Mari Domingi agurtzera hurbiltzen diren txikitxo horien guztien aurpegietan, keinuetan, irribarreetan, begiradetan”, eta horrek Olentzero eta Mari Domingiren “bihotzak betetzen” ditu. Batzordekideak ere “asetuta” ateratzen dira herritarrek eta haurrek eguna gozatzeko aukera dutela ikusten, baina, batez ere “herritarrek euskara bizi” dutela ikusteak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.