Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

2025eko araugintza plana osatu dute udalean

Oiartzungo Udalak hiru ordenantza berri sortzea aurreikusi du. Horretaz gain, indarrean dauden beste zazpi ere eguneratuko dituzte.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/12/20

Asteazkenean egin zuten Oiartzungo Udalean urteko azken bilkura, eta “aho batez” onartu zituzten bertan landutako puntu guztiak. Beraz, urte berrirako araugintza plana adostu zuten, eta, udalak ohar batean jakinarazi duenez “herriko behar ezberdinei erantzuteko” hiru ordenantza berri egitea aurreikusi dute.

Lehen ordenantza obra txikiak burutzeko aldez aurreko jakinarazpenaren araubidea zehaztuko duena izango da, obra txikiak egiteko egin beharreko administrazio tramiteak errazteko, alegia. Bigarrena bide publikoan terrazak jartzeko ordenantza da, espazio horietan ostalaritza jarduerei lotutako jarduerak garatzerakoan bizikidetza eta erabilera orekatua oinarri izango duten irizpideak zehazteko hain zuzen ere. Eta, azkenik, hirugarren ordenantzak 2025ean martxan jarriko duten udaleko herritarrentzako arreta zerbitzuaren funtzionamendua definituko du.

Horietaz gain, dagoeneko indarrean dauden beste zazpi araudi ere eguneratuko dituzte. Horien artean aurkitzen dira zergei eta aurrekontuei lotutakoa, hondakinen bilketa eta tratamendu zerbitzua xehetzen duena edo Hiri Antolaketako Plan Orokorrarena, Oiartzungo lurretan turismora zuzendutako apartamentu eta etxebizitzak arautzeko, besteak beste. 

Gizarte bazterketa eta ekonomia larritasun egoeran dauden norbanako eta familiak diruz laguntzeko deialdi berriaren oinarriak ere aho batez onartu zituzten  biltzarrean. Olaia Lasa Ongizate zinegotziak eman zituen 2025ean zehar irekita izango dituzten diru laguntzen xehetasunak. 115.000 euro aurreikusi dituzte, eta laguntza puntualak edo epe bati lotutakoak izango dira horiek. Eguneroko ohiko gastuei aurre egiteko izango dira: janaria, altzariak, argia, alokairua… Gainera, zailtasun egoeran dauden haurrak eta haien familiak laguntzeko beste 30.000 euro gorde dituzte. Adin txikikoen eskolaz kanpoko jarduerak, behar duten ikasmateriala eta gisako beste gastuak ordaintzeko izango dira horiek.

Arditurriren kudeaketarako hitzarmena
Oiartzungo Turismo Aukerak SA udal-sozietate publikoa (OTASA) arduratu da orain arte Arditurriren kudeaketaz. Hots, udalbatzarrean OTASA desegin eta Arditurriren kudeaketa Gipuzkoako Parketxe Sarea (GPS) Fundazioarekin elkarlanean egiteko lankidetza hitzarmena egitea adostu zuten, Gipuzkoako parketxeak irizpide homogeneoen arabera dinamizatzeko. Gipuzkoako bost udalek (Oiartzun, Oñati, Aia, Ataun eta Zegama) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak osatzen dute GPS.

Abenduko protokolo gastuak 1.523,13 euro izan dira, jardunaldi, garaikur eta oroigarrietan.

Erlazionatutako edukiaOiartzungo Udaleko urteko azken bilkura bihar egingo dute
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.