Bertso-saio musikatua Antxon, gaur
'Ez da kasualitatea' bertso-saio musikatua izango da Antxoko Kultur Etxean, 19.00etan, gaur. Sarrera doakoa eta librea da.
Bokalek, Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeko gazte elkarguneak, ‘Ez da kasualitatea’ bertso-saio musikatua antolatu du gaur (hilaren 20, ostirala) Antxoko Kultur Etxean, 19.00etan.
Parte-hartzaileak Oihana Arana, Haizea Arana, Maider Arregi eta Maialen Akizu izango dira, eta gai-jartzailea Leire Vargas.
Musikariak, berriz, Aner Peritz eta Libe Goenaga.
Sarrera doakoa eta librea da.