Bueltan da Dejabu konpainia, 'Itzulera' obrarekin
Dejabu konpainiak 'Itzulera' obra estreinatuko du: urtarrilaren 18an, Errenteriako Lekuona Fabrikan 20.00etan.
Dejabu konpainia oholtzan berriro ikusteko aukera izango dugu aurki, urtarrilaren 18an ‘Itzulera’ obra estreinatuko baitute. Emanaldia Errenteriako Lekuona Fabrikan izango da, 20.00etan.
Oraingo honetan berrikuntza bat dakarte: antzezlanak zuzeneko ‘road movie’ baten itxura izango du. Hau da, zuzenean grabatutako irudiak proiektatuko dituzte, eszena eta zinema uztartuz. Irudi horiek jasotzen David Aguilar zinemagilea arituko da.
Obraren edukiari dagokionez, autofikziorantz jo du konpainiak, iaz Mexikora egindako bidaia bat abiapuntu hartuta. Euren identitatea eta sormenaren zentzua zalantzan jarriz, ‘komedia existentzial’ bat osatu dute: krisi kreatiboan dauden konpainia bateko 3 kide Mexikora abiatzen dira dokumental bat egiteko, Etxepare Euskal Institutuak emandako diru-laguntza bati esker. Ezusteko handi batek, ordea, haien norabidea zeharo aldatuko du.
Ez hutsik egin abentura, paisaia psikodelikoak eta protagonistei bizia salbatuko dien txakur chihuahua baten istorioan murgiltzera, errealitatearen eta irudimenaren mugak lausotu dituzten honetan.
Sarrerak salgai Errenteriako Kultura Kreaktiboko web-orrian.