Emakumeen Etxea, Olibeteko udal lokalean oporren ostean
Hilaren 23tik urtarrilaren 3ra oporrak hartuko ditu Emakumeen Etxeak. Oporren ondotik Olibet kaleko 6.zenbakiko lokalean jarraituko du obrak bukatu bitartean.
Errenteriako Emakumeen Etxeak oporrak hartuko ditu hilaren 23tik urtarrilaren 3ra. Oporretatik itzultzean, obrak bukatu bitartean, Olibet kaleko 6.zenbakiko udal lokalean jarraituko dute, orain arte Kzgunea eta Oarsoaldea egon diren toki berean.
Urtarrilaren 7an berreskuratuko dute ohiko ordutegia: astelehen eta ostiraletan 09:00etatik 13:00etara, eta astearte eta ostegunetan 16:00etatik 20:00etara.
Informazio gehiago eskuratu daiteke 943 44 96 30 edo 943 44 96 00 zenbakira deituz.