Etxez etxe eta auzoz auzo dabiltzanei harrera egingo die udalak
Kalerik kale ibiliko diren herritar guztiei harrera egingo die udalak hilaren 24an "elkarrekin abestu eta neguari ongi etorria egiteko".
Eguberriak ate joka dira, eta, ohiturari jarraituz, etxez etxe eta auzoz auzo kantuan eta eskean dabiltzanei harrera egingo die udalak “elkarrekin abestu eta neguari ongi etorria egiteko”. Joana Mendiburu, Oairtzungo alkatea: “Herritarrok urteko garai hau ezberdin bizitzen dugun arren, ezin uka dezakegu garai polita izaten dela ingurukoengana hurbildu eta elkar goxatzeko”.
Hortaz, hilaren 24an, 12:30ean Doneztebe plazan elkartzera gonbidatu ditu oiartzuarrak “komunitatea egiten eta sarea josten jarraitzeko”.