Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Pentsatzen dut ikusezinentzunezkoa'-rekin aitortza Martzelinei

'Pentsatzen dut ikusiezinentzunezkoa' ondu dute Alaia Martin, Iraitz Mateo eta Karmele Mitxelenak. Hilaren 23an aurkeztuko dute Landetxen.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/12/20

Martzelina Bertsozale Elkarteko kideek aitortza egin nahi izan diote Martzelina Lopetegi Olaizen izenari. Horren harira, Martzelina Lopetegi Olaiz edo liburuxka osatu zuten lehendabizi. “Oso gutxi dakigu emakume horren inguruan. Badakigu bere garaian oso ondo egiten zuela bertsotan, Txirritarekin ere aritzen zela badakigu, baina bere izena ez da ezagutzera eman”, dio Karmele Mitxelena Etxebeste Martzelina elkarteko kideak. Lopetegiren bizitza soilik hiru paragrafotan biltzeko adina informazio zuten, beraz erabaki zuten liburuxka bat egin eta “bere bizitza posibleak asmatzea hutsune hori nolabait betetzeko”.

Osatu zuten liburua, baina Martzelinaren izenari oihartzun gehiago emateko beharra ikusi eta sentitu zuten elkartekoek; beraz, Martzelina izena hartu zuten beste emakume askoren ordezkari bezala. “Historiak ahaztuta utzi dituen beste hainbat emakume izendatu nahi genituen Martzelina horren barruan”, kontatu du Mitxelenak. Lanari ekin zioten orduan, eta emakume artisten ahanzturaren inguruan hitz egiten duen fikziozko film labur bat sortzea erabaki zuten. “Historiak isilean mantendu dituen hainbat emakumeren izenak argitara ekartzeko asmoz eta sistema ez bizigarri honetan, lan munduratzean, amatasunak eragin ditzakeen zailtasunen testigantza bat emateko, fikziozko film bat osatu dugu”, diote. Horren emaitza da Pentsatzen dut ikusezinentzunezkoa.

“Historiak isilean izan dituen emakume batzuen izenak fikziozko film labur batean argitara ematea bada nolabait justizia egiteko modu bat”, gehitu du oiartzuarrak. Horrexegatik deitu dute filma ‘ikus entzunezko’ beharrean ‘ikusezinentzunezko’, “ikusgarritasun falta hori azpimarratu” nahi zutelako eta aldi  berean “ikusgarritasuna eman nahi genielako izen horiei”. Emakume artisten ahanztura hori, hortaz, denen bistan jarri eta Martzelina hitzaren barruan kabitzen diren emakume guztiei aitortza bat egin nahi izan die Bertsozale elkarteko kideek. 

Lanaren gidoia Alaia Martin Etxebeste bertsolari eta gidoilariak egin du, eta, ekoizpen lana, berriz, Iraitz Mateo Gogorzak eta Karmele Mitxelena Etxebestek. Filmaren zuzendaritza lanak, aldiz, hiruren artean egin dituzte. Gexan Mendizabal eta Lander Etxedona arduratu dira edizioaz eta irudiaz; eta soinuaren arduraduna Fabio de las Morenas izan da. Amaia Ruiz de Galarreta, Barbara Rivas eta Oier Guillan aritu dira aktore lanetan.

Film laburrean “behin baino gehiagotan” eta hainbat testuingurutan esaten den esaldi bat da ‘pentsatzen dut’, eta Mitxelenak kontatu duenez, joko moduko bat da ‘pentsatzen dut beraz banaiz’ esaldiarekin.

Filmetik zerbait nabarmendu behar balu, Mitxelenak garbi dauka zer litzatekeen. “Emakume horiei egiten zeien aitortzaz gain nabarmenduko nuke zenbait emakumek amatasuna iristen denean zein zailtasun dituzten amatasuna eta lan mundua ondo eramateko, hots, bateragarritasun hori lortzeko. Ordutegi kontua dela dirudi, baina filmak ezintasun hori erakusten du, bi gauzak uztartzeko ezintasun hori”.

Bea blokeatuta dago bere ibilbide artistiko eta pertsonalean. Amatasuna lan munduarekin uztartu ezinda dabil. Aurrera egin nahi eta ezin horretan, Nora lagunarekin plana egingo du, hain justu, emakume artisten ahanzturaren erakusketa batera joateko. Bertan ikusi eta sentituko duenak barrua inarrosiko dio. Horixe da filmaren sinopsia.

Pentsatzen dut film laburra hilaren 23an (astelehena) aurkeztuko dute Landetxen, 18:30ean. Sarrerak hemen eros daitezke.

Martzelina Lopetegi Olaiz
Oiartzunen jaio zen Martzelina Lopetegi Olaiz, eta aurretik Mitxelenak aipatutakoez gain, Martzelina Bertsozale Elkarteko kideek jakin dute Artikutzan egiten zen bertso lehiaketa bateko irabazle ere izan zela. “Hortik aparte gutxi dakigu”, jarraitu du ekoizleak. Lopetegiren ingurukoak lotsatu egiten ziren emakumea “edozein momentutan eta edozein plazatan” bertso jardunean hasten zenean; “inguruak ez zuen begi onez ikusten”. Hain justu, auzo lotsa eta auzo zentsura hori ere lantzen dira ikus entzunezko horretan. Hala ere, “orain, hasieran idatzita zegoena baina gehiago” dakite oiartzuarrek, informazioari “tiraka” ibili baitira. Jaiotza agiria lortu dute, eta elizako dokumentuei tiraka jakin dute bi seme izan zituela Lopetegik, baina, dirudienez, biak hil egin zitzaizkion. Bertsolaritza munduari so, badakite Txirritaz gain ‘Amerikanua’ deitzen zioten beste batekin ere bazituela bertso batzuk, “baina ezkondu ondorengo bertso jardunik ez dago”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.