2024/12/21

San Tomas egunak jende andana elkartu du Errenteriako kaleetan

Goizeko hamaiketan izan da pregoia. Orain, udal txistulari taldea, Herri Arte Eskolako kideen dantzaldia eta Herri Kirolen txanda izango da.

Erasoak jasan dituzten emakumeei babes osoa adierazi die Oiartzungo Feministen Asanbladak

'denuncias_euskalherria' instagram kontuan Oiartzungo zenbait kasu salatu dituzte azken orduetan. Horren aurrean, babes oso adierazi die Feministen Asanbladak erasotuei.

Lau barrutietan izango dira Olentzero eta Mari Domingi asteartean

Olentzero eta Mari Domingi Pasaiako lau barrutietan izango dira asteartean (hilak 24). Haurrek eskutitzak eman, argazkiak atera eta kantatu zein dantzatzeko aukera izango dute.

Prest du Ereintzak Olentzero

Ereintzaren Olentzero elkartearen egoitzatik irtengo da 18:15ean. Ibilbidea egin nahi duenei 18:00etan egoitzara bertaratzeko deia luzatu die.

Gehiago