Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

27,3 milioi euroko aurrekontu "sozial eta eraldatzailea"

2025erako aurrekontua onartu zuten urteko azken plenoan, EH Bildu eta Podemosen aldeko botoekin. Alkateak oposizioaren "borondate falta" salatu du.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2025/01/02

Abendu hasieran udal gobernuak aurkeztutako aurrekontua izango du 2025 urte honetan Pasaiak, hain zuzen, 27,3 milioi eurokoa. Urteko azken udalbatzan hartu zuten erabakia, EH Bildu eta Podemosen aldeko botoekin. Udal gobernuko kideen arabera, aurrekontu hauek “sozialak eta eraldatzaileak” izango dira: “kontu horiek ikuspegi sozial, iraunkor eta eraldatzaile nabarmena dute ezaugarri eta berretsi egiten dute EH Bilduk eta Podemosek zuzendutako Udal Gobernuak pasaitarren bizi kalitatea hobetzeko duen konpromisoa”, diote udal gobernuko iturriek.

Aurrekontuak aurrera atera badira ere, Teo Alberro alkateak oposizioaren, hau da, EAJ eta PSE-EE taldeen jarrera deitoratu du, kontra bozkatu baitzuten bi taldeek. Oposizioaren “borondate falta” salatu du: “PSE-EEri 213.000 euroko emendakinak onartzeko prest agertu ginen. Baina hasieratik benetako akordioak lortzeko asmorik gabeko proposamena egin zuten, hordago kutsukoa. Lehen bileran gure proposamena mahai gaineratu genienean argi utzi zuten hori: dena, ala ezer ez”. EAJri dagokionez, Alberrok aipatu du “akordio batera heldu ahal izateko zantzuak” izan zirela hasieratik, eta horregatik “erantzun eskuzabal” bat aurkeztu zietela jeltzaleei: 240.000 euroko proposamena. Halere, “gure harridurarako, ezezko biribila” jaso zutela deitoratu du udal gobernuak.

“Borondate zintzoz eta arduratsuz aztertu genituen euren proposamenak, eta benetako ahalegina egiteko prest agertu ginen, gure aurrekontu proposamena moldatu eta proiektu bateratu baten alde egiteko, uste baitugu hori dela pasaitarrek benetan merezi dutena. Hala ere, horma batekin egin dugu topo, ez EAJk ez eta PSE-EEk ere, ez dute lankidetzarako benetako prestutasunik erakutsi, eta uste dugu immobilismo horrek pasaitarrekiko konpromiso falta islatzen duela. Pena da bi alderdi horiek gure udalerriaren aurrerapenaren alde egin ez izana”, erantsi du alkateak.

Bukatzeko, EH Bilduk eta Podemosek “Pasaia berdinzaleagoa, inklusiboagoa eta iraunkorragoa eraikitzeko” lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi dute udal gobernua osatzen duten bi taldeek, “benetako borondatearekin politika aurrerakoiak bultzatzea posible dela erakutsiz”.

 

Erlazionatutako edukia“Pasaitarren bizi baldintzak hobetzeko” asmoz, 21 zuzenketa aurkeztu ditu EAJk2025eko aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztu die PSE-EEk“Izaera sozial eta eraldatzailea” izango du 2025erako udal aurrekontuak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.