Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

2025eko aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztu die PSE-EEk

Osoko zuzenketa bat eta ia hogeita hamar zuzenketa partzial aurkeztu ditu taldeak, EH Bildu eta Podemosek aurkeztutakoa "eskasa" delakoan.

Crespo, Suarez eta Babaze, gaurko agerraldian.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/12/09

Joan den astean Pasaiako Udal Gobernuak iragarritako 2025erako udal aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztu die PSE-EE taldeak. Ohar bidez jakinarazi dutenez, EH Bilduren eta Podemosen proposamena “eskasa” da, eta “ez die erantzuten Pasaiako beharrei eta erronkei” haien ustez.

Aurrekontuak “pasaitarren zerbitzura egon behar duen tresna izan behar” duela uste dute taldekoek, “guztion eguneroko bizitza hobetzeko helburuarekin”. Udal Gobernuak aurkeztu duena, ordea, “urria” dela iritzi dute, “kontserbadorea eta konformista” dela salatu du Lore Suarez bozeramaileak. “Gure ustez, osoko zuzenketa hau aurkeztea aurrekontu honen gabeziak zuzentzea eta EH Biduren eta Podemosen proposamenak tokiko politiketan aurkezten duen planteamendu aurrerakoi batetik konpromiso faltari aurre egitea da”, esan du Suarezek.

Orain dela urtebete inguru Teo Alberro egungo alkateak “inoizko aurrekonturik handiena” iragarri zuela erantsi du bozeramaileak, “baina, zoritxarrez, Pasaiako historian gutxien gauzatu den aurrekontuan geratu” dela esan du. 2025erako aurkeztutako aurrekontuan 6 milioi euro baino  gehiago murriztu direla salatu dute, “2024an baino %20 gutxiago”.

Honako aurrekontuaren alde egin du taldeak: “Pasaiak eta pasaitarrek, aurrera eraman eta tokiko politika bideragarri eta partekatuen alde egingo duen aurrekontu bat merezi dute, Pasaia berdinagoa, solidarioagoa, justuagoa, ez hain zaurgarria, positiboagoa, kanpoko ikuspegiarekin eta proiekzioarekin, itxaropenarekin eta etorkizunarekin, bizigarriagoa eta irisgarriagoa, kohesionatuagoa eta askotarikoagoa eraikitzen duten funtsezko balioetan sakonduko duena.

Udal Gobernuaren aldetik ez dutela proiektu berriak planteatzeko ahaleginik ikusi deitoratu dute taldekoek, eta herritarrei segurtasuna emateko eta erakundeei aurkeztu ahal izateko proiektuak behar dituela herriak. “Pasaiak izaera sozial eta komunitario nabarmeneko politiken aldeko apustua behar du, bere herritarrentzat ekitate handiagoko borondatea definituko duena, eta ez aurkezten duenaren interes eta asmo partikularrak, kasu honetan EH Bildu eta Podemos”.

Zuzenketak
Ia hogeita hamar zuzenketa partzial aurkeztu ditu PSE-EEk, aipatutako osoko zuzenketa horrez gain, milioi bat euro baino gehiagoko balioarekin, “aurrekontua Pasaiako gizarteak eskatzen duen horretan zentratzeko”. Horiei erreparatuta, “izpiritu eraikitzailearekin” aurkeztu dituztela esan du Suarezek.

Zuzenketa horien artean, gizarte eta hezkuntza politiketarako zuzkidura ekonomiko handiagoa nabarmendu du taldeak, “zailtasun ekonomiko handiagoak dituzten familien premiei erantzuteko baliabideak handitu ahal izateko”. Ildo horretan hainbat partida 129.000 euro gehiagotan handitzea proposatu dute, baita tokiko enplegu politika aktiboetan baliabide gehiago inbertitzea, edo tokiko ekonomia babesteko proposatutakoa baino 157.000 euro gehiago inbertitzea.

Aurrekontua handitu behar dela uste du taldeak, “gure espazio publikoen hiri mantentzea etengabe hobetzearen aldeko apustau egiten jarraitzeko”, besteak beste. Horretarako 235.000 euro gehiago bideratuko lituzke taldeak zoladura, haur parte, lorezaintza eta hiri altzarien gastua indartuz.

Kulturari eta hezkuntzari lotutako proiektuetan 147.000 euro gehiago inbertitzea ere jaso dute aurkeztutako zuzenketa horietako batean.

Bukatzeko, Izarrak San Pedro duen espazioa, aparkalekua edo etxebizitzaren arazoari zein gazteleku berria egiteko proiektuei “berehala ekitea beharrezkotzat” jo dute taldekoek. Horri lotuta, beste proiektu batzuk ere proposatu dituzte, tartean, Trintxerpeko kultur beharrei erantzuteko Ziriza Etxearen erabilera bultzatzea edo San Fermin eliza definitzea Antxoko espazio eszeniko berriak aztertzeko aukerari erantzunez. Antxon kirol anitzeko espazio estali bat aztertzeko eta San Pedron nautikako planetarioa berreskuratzeko proposamenak ere egin ditu PSE-EEk.

Erlazionatutako edukia“Izaera sozial eta eraldatzailea” izango du 2025erako udal aurrekontuak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.