Mende erdiko ibilbidea ekitaldi batekin ospatuko dute

Hilaren 31n –ostirala– egingo du Oiartzun Kirol Elkarteak 'Ereindako hazia' ekitaldia, Landetxen. Sarrerak aurrez hartu behar dira.

Oiartzun Kirol Elkarteak 50 urteko ibilbidea ospatuko du hilaren 31n –ostirala da– Landetxen egingo duen ekitaldi batekin. Ereindako hazia lelopean izango da jardunaldia, 18:00etan.

“2025, urte berri  bat. Hau ez da urte berri baten hasiera bakarrik. Gure taldearentzat aro berri baten hasiera ere bada. Mende erdiko pasioa, ahalegina eta batasuna ospatzeko aroa datorkigu”, dio elkarteak sare sozialen bidez zabaldu duen bideo batean.

Sarrerak aurrez erosi behar dira.

https://x.com/OiartzunKE_/status/1874099244090745096

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.