Martxa Beret lasterketara joango dira Urdabururekin
Otsailaren 1etik 2ra egingo dute irteera eta hilaren 14a baino lehen eman behar da izena. Eskiatzeko materiala alokatzeko aukera eskaini du Urdaburuk.
Irteera antolatu du Urdaburu Mendizale Elkarteak Martxa Beret eski lasterketa ikustera joateko otsailaren 1 eta 2rako. Bidaia horretan eskiatu ere egingo dute Pla de Bereten, lehenbiziko egunean hain zuzen.
Hurrengo egunean, berriz, Martxa Beret lasterketan parte hartuko dute hala nahi dutenek, eta ikusten geratuko dira beste batzuk. Lasterketan parte hartuko ez dutenek erraketekin ibiltzera edo Vielha herriaren inguruak ezagutzera joango dira.
Interesa dutenek hilaren 14a baino lehen eman beharko dute izena formulario hau betetzen. Hilaren 14an bertan jakinaraziko diete izena eman dutenei irteera egingo den ala ez.
Bidaiaren, ostatuko afariaren eta gosariaren prezioa 90 eurokoa da Urdaburuko bazkideentzat eta 100 eurokoa ez direnentzat. Bestalde, eskiatzeko materiala norberak eraman beharko du eta eduki ezean, Urdaburun aloka dezake. Horretarako elkartetik pasa behar da hilaren 28an eta 30ean.
Otsailaren 1eko rteera 06:00etan izango da Zumardiko autobus geltokitik. Ondoren, Lintzirinen geratuko dira 06:05 inguruan, eta apuntatzen den jendearen arabera Irunen ere geldialdia egingo dute.