Internetaren oinarrizko funtzionamendua ikasteko saioak, KZ gunean
'Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi' ikastaroa antolatu du KZ guneak. Izena eman daiteke jada.
Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi ikastaroa antolatu du KZ guneak hilaren 20tik 31ra.
Oinarrizko (A1) formakuntza saio gisa sailkatu dute ikastaroa, eta ariketa praktikoen bidez PCa zer den, sarean nabigatzen, posta elektroniko bidez mezuak bidaltzen zein jasotzen eta zenbait bilatzailetan emaitza onenak lortzeko modu eraginkorrean nola bilatu irakatsiko dute.
Halaber, ordenagailu baten elementuak errepasatu; web nabigatzaileen esanahia eta batzuen eta besteen arteko ezberdintasunak ezagutu; Google bilatzailearen bitartez edozein informazio bilatzen ikasi eta posta elektronikoaren oinarrizko ezagutzak zein diren ikastea izango da helburua.
Hona xehetasun gehiagorekin landuko dituzten gaiak:
PCa ezagutu: Ordenagailu baten erabileraren oinarrizko kontzeptuak irakatsiko dira; bai eta haren zatiak zein diren, zertarako balio duten eta baita saguaren eta teklatuaren erabilera zein den ere. Ikasitakoa praktikatu eta finkatzeko aholku, trikimailu eta adibideak ere landuko dira.
Nabigatzen hasten: Interneten nabigatzen hasteko oinarrizko kontzeptuak irakatsiko dira alor horretan, baita horiek nola erabili, bilaketak nola egin eta emaitzarik onenak nola lortu ere.
Posta elektronikoa: Sarrerako ontzian nola sartu, mezuak nola bidali eta jaso, norbere posta nola antolatu eta kudeatu eta gure kontaktuen zerrenda nola kudeatu irakatsiko da.
Urtarrileko saiorako ez da lekurik geratzen, baina otsailean –3tik 14ra, 16:00etatik 18:00etara– ikastaro berbera emango dute. Bertan izena emateko, egin klik hemen.