Urtarrileko jardueren agenda argitaratu du topalekuak
Bihartik –hilak 16– hilaren 31 bitartean, zortzi ekintza antolatu ditu topalekuak. Ekintzak ostegun, ostiral eta larunbatetan dira.
Oiartzungo topalekuak urtarrileko ekitaldien agenda argitaratu du; hilaren amaiera bitartean zortzi ekitaldi dituzte programatuta.
Hona ekitaldien zerrenda:
- Hilak 16, osteguna: buztin tailerra.
- Hilak 17, ostirala: stop.
- Hilak 18, larunbata: irabiakiak.
- Hilak 23, osteguna: papiroflexia.
- Hilak 24, ostirala: kaxa musikatua.
- Hilak 25, larunbata: Wii – boloak.
- Hilak 30, osteguna: asanblada.
- Hilak 31, ostirala: pista jolasa.
Ondorengoa da topalekuaren ordutegia:
- Ostegunak: 17:00 – 20:00.
- Ostiralak: 17:00 – 21:30.
- Larunbatak: 17:00 – 21:00.