Gipuzkoako Batel Ligako bigarrena, Pasaian
Bihar Gipuzkoako Batel Ligako bigarren jardunaldia jokatuko da Pasaiako badiako uretan. Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatutako estropada 10:30ean hasiko da.

Bihar Gipuzkoako Batel Ligako bigarren jardunaldia jokatuko da Pasaiako badiako uretan. Lehen zita Errenteria-Oreretan jokatu ondoren, Pasaian izango da bigarren lehia, Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatuta. Maila guztietako ontziak 10:30ean hasiko dira arraunean, Donibane eta Antxo arteko zatian, estropada badiaren barrualdekoa izango baita. Dozenaka traineru espero dira Pasaian.
Iragan astean hasi zen Gipuzkoako Batel Liga, Errenteria-Oreretako uretan, eta ontzi pasaitarrak hiru garaipenekin itzuli ziren etxera: San Pedrok mutilen Promesa Mailako estropada egin zuen bere, eta San Juanek Gazte Mailako biak irabazi zituen, emakumeena eta gizonena. Bestelako postu on asko ere erdietsi zituzten moreek eta arrosek.