Euskaratik, sormenerantz
Mikro ipuinak sortzen ikasteko tailerrak burutuko dituzte Oarsoaldeako 6 euskaltegietan, Idoia Torregaraik zuzenduta, hilaren 21etik otsailaren 5era bitarte.

Oarsoaldeako Euskara Batzordearen Mintzagun programaren baitan mikro ipuinak sortzeko tailerrak antolatu dituzte eskualdeko sei euskaltegietan. Batzordeak euskara ikasteko ikuspegi berritzaile bati jarraiki jarduera ezberdinak antolatu ohi ditu, edozein gai euskaraz lantzeko gaitasuna sustatzeko helburuarekin. Saioek ordu t’erdiko iraupena izango dute eta Idoia Torregarai komunikatzaileak zuzenduko ditu.
Datak eta ordutegiak:
• Urtarrilak 21: Errenteriako Udal Euskaltegia (18:30 – 20:00)
• Urtarrilak 23: Xenpelar AEK (Errenteria) (18:00 – 19:30)
• Urtarrilak 28: Intxixu AEK (Oiartzun) (18:30 – 20:00)
• Urtarrilak 29: Txirrita AEK (Pasai Antxo) (19:30 – 21:00)
• Otsailak 3: Oroitzene AEK (Lezo) (10:00 – 11:30)
• Otsailak 5: Pasaiako Udal Euskaltegia (09:30 – 11:00)