Txiltxokok 'Kantu ertainak' maketa argitaratu du
Hiru abestik osatzen dute maketa, eta horietako bi elkarlanak dira. Kilikirekin egin du abestietako bat; Peye Roserekin bestea.

Txiltxokok Kantu ertainak maketa argitaratu du herria dantzan jarri asmoz. Hiru abestik osatzen dute lana, eta horietatik bi elkarlanak dira. Lehen abestia Ilundu aurretik da, eta Kiliki abeslariarekin egin du; bigarrena, berriz, Kupela da, eta hirugarrena, azkenik, Romeo & Juliet. Azken abesti hori Peye Roserekin egin du.