Karrikako Kuestaziyuko bazkariko tiketak, hilaren 31n
Artaso elkartean jarriko dituzte salgai tiketak hilaren 31n, 19:00etan. Pertsona bakoitzak gehienez bost tikek erosi ahalko ditu.
Karrikako Kuestaziyuko bazkariko tiketak soilik hilaren 31n egongo direla salgai jakinarazi du antolakuntzak. Horiek lortzeko 19:00etan joan behar da Artaso elkartera. Gainera, jakinarazi dute pertsona bakoitzak gehienez bost tikek erosi ahal izango dituela; tiketak amaitzen direnean ez dituztela gehiago jarriko ere gaineratu dute.
Menu bakarra egongo da, eta hamar euro balio du bazkariak. Bertan zopa, haragia saltsan, postrea, kafea eta kopa sartzen dira.
Bestalde, antolatzaileek azaldu dute kuadrilla bakoitzak ardura batzuk izango dituela, baina horiek tiketak erosi ondoren banatuko dituztela.
