Girizia Mendi Elkarteak Kalamua eta Urko mendiak igoko ditu
Otsailaren 16an izango da ibiltarien irteera, eta tontorrak igo ondoren Markina Xemeinen bazkalduko dute. Izena aurrez eman behar da.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2025/01/kalamua.jpg)
Girizia Mendi Elkarteak otsailaren 16an egingo duten irteeraren berri eman du oraintsu: zehazki, Kalamua eta Urko mendiak igoko dituzte. Lehenak 771 metro ditu; bigarrenak, aldiz, 795 metro.
Goizeko zazpietan aterako dira mendizaleak Haurtzarotik, bost orduko ibilbidea baitute aurretik. Bi tontorrak igo ondoren, Markina – Xemeingo Niko jatetxean bazkalduko dute.
Irteerarako izena ematea beharrezkoa da, eta online edo Garmendi Txokolategian egin daiteke hori. Bazkariaren eta autobusaren prezioa 45 eurokoa da, baina izena ematerakoan 20 euro aurreratu behar dira, nahitaez.